Ajuren eskaera bat

Sortzailea MikelEiza, 2013ko Ekainaren 02a, 23:01:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Jesus!!!!!!!

Audaciy-rekin .mpeg-a inportatu, audioa aukeratu eta .wav moduan jasota: 40 min = 462,5 mb.

Hau izango da Ajuk nahi duena???

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Ekainaren 04a, 21:49:03
Jesus!!!!!!!

Audaciy-rekin .mpeg-a inportatu, audioa aukeratu eta .wav moduan jasota: 40 min = 462,5 mb.

Hau izango da Ajuk nahi duena???

Nik atzo gauza bera egin nian baina beste programa bat erabiliz (AoA audio extractor) eta wav-eko artxiboa 440 Mg-ekoa atera zitzaidaken. Nik kontua hau argitu arte, behintzat, bi formatoetan jasoko diat audioa. Ea asmatzen dugun...

jonnydbz

Nik uste hori izango dela nahi duena. WAVa edukita gero berak pasa dezake nahi duen formatura.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Gauza da ETB ek emititzen duen bertsioaren audioa ere oso garbia ez dela izango, stereon bikoiztua izan zela uste baitut xD.

Aju

Kaixo, itzuli naiz etxera :barre:

Neuri ere grazia ematen zidan nire egoeran eta halako gauzekin pentsatzen egoteak, bina ulertzazue, egun guztia neukan hutsari begira egoteko :barre: Eta oraindik horrela izaten jarraituko du, ze drenaje eta guzti nago etxean, zikinkeria izugarria baineukan...

Zer zen konpresio eza: normalean grabatutako bideoa mpg izaten da, ezta?. Ba konpresiorik gabe ateratzeko DGIndex erabiltzen dut; zabaldu bideoa, eman Save eta .d2v fitxategi bat eta mp2 audio bat ateratzen dizue, azken hau 192 kbps-ra eta konpresio gabe. ETBk bidaltzen duen moduan. Gutxi okupatzen du, 30 mega inguru atal bakoitzeko.

Kasualitatez aurreko astean inork etzituen grabatuko, ezta?. Intuizioa neukan zer gertatuko zen eta programatuta utzi nuen aste guztia, eta orain ezer ez didala grabatu ikusten dut.

ESKERRIK ASKO!

burrundaie

Ongi etorri berriz ere Aju. Zumarra eta biok grabatu dizkiagu astelehenitik aurreko atalak. Eztabaida egon duk audioa ateratzeko programaz eta formatoaz. Gaur ordenagailua konpontzen zekat baina bihar seguru asko emango zidatek. saiatuko nak grabatutakoa programa horrekin aaudioa ateratzen.

Aju

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Ekainaren 06a, 19:29:22
Ongi etorri berriz ere Aju. Zumarra eta biok grabatu dizkiagu astelehenitik aurreko atalak. Eztabaida egon duk audioa ateratzeko programaz eta formatoaz. Gaur ordenagailua konpontzen zekat baina bihar seguru asko emango zidatek. saiatuko nak grabatutakoa programa horrekin aaudioa ateratzen.
Ok, eskerrik asko benetan bioi.

zumarra

#22
Beno, ongi etorria berriz. Eutsi!!!!

Nik ez dakit albiste ona edo txarra dudan. Astelehenekoa eta asteartekoa, .wav formatoa zelakoan behar zenuena, audioa formato horretan atera eta gero, grabazioak borratu nituen. Audioak ditut .wav formatoan (460 mb. gutxi gora behera). Balio al dizkizute?

Atzokoa, ordea, ezer egin gabe daukat, beraz, zure moduan egin dezaket.

Burrundaie: zer du zure ordenagailuak, gizona? Berria zen, ezta? Linux-en aukera aztertu duzu?

eeeh... DGIndex deskargatzeko helbide on bat?

Eta grabatzen jarraitu behar dugu?

burrundaie

Supoatzen da dagoeneko Aju etxean dagoela, ezta? Hortaz, eta oker banago esan dezala, gaurtik aurrera atalak grabatzeko moduan egongo dela pentsatzen diat. Ordenagailuari egur gehiegi ematen ziot, eta lehertu gaiztoa hartu ez duenean, gaitz erdi! Atzo dvd-a grabatzen jarri, eta konturatu nintzenean, dvd-a eta lektorearen gaineko pieza desagertuak zeudeken. Informatikako dendakoa jotama gelditu duk, holakorik inoiz ez duela ikusi... Lektorea aldatu eta biharko prest egongo omen duk. Orain umeen ordenagailutik ari nauk. Audioaren kontu honetaz zera ari nauk pentsatzen: atalak bere horretan igo (bakoitzak 1,6 GB-ko pisua zekak, mpeg formatuan, noski) eta Ajuk nahi duena egin dezala, zer iruditzen?

Aju

zumarra, waven badago ez dago arazorik, horrek ez baitauka inolako konpresiorik eta originala bailitzan izango da bere kalitatea.

Aurrerantzean ez dago zertan audio gehiago grabatu, etxean nago eta neu arduratuko naiz. Hau esanda... ez dakit zergatik demontre baina kapturadora arraio honek ez dit programatutako ezer grabatzen, eta gaurko emisioa programatuta neukan... lehendik ere moskeatuta nenbilen, ea grabatzen zuen ala ez, horregatik badaezpada ordenagailua begiratzera etorri naiz; efektibamente, ETB3 emititzen zebilen baina ez zegoen grabatzen (lehen 6 minutuak edo galdu ditut). Hurrengorako badakit: gainean egongo naiz eta rec emango diot hasten denean, baina gaurkoak kasualitatez ez zenituzten hartuko, ez?.

Mila esker.

burrundaie

Bai, gaurkoa ere grabatuta zeukat. Baina ordenagailu honekin ia ezin diat ezer egin, ea biharko nirea ematen didaten. Zumarrak lehenago egiten ez badu, ordenagailua eduki bezain pronto audioarena nire kontu.

zumarra

Ba, eskerrak Burrundaieri. Atzokoa (ostegunekoa) moztu egin zait (????).

Astelehena, asteartea eta asteazkenekoak igotzen hasiko naiz, .wav formatoan.

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 06:09:58
Ba, eskerrak Burrundaieri. Atzokoa (ostegunekoa) moztu egin zait (????).

Astelehena, asteartea eta asteazkenekoak igotzen hasiko naiz, .wav formatoan.

Ados, hortaz ostegunekoa nire kontu.














jonnydbz

Ea laster ondo zauden Aju!! Animo!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 07:07:47
Ea laster ondo zauden Aju!! Animo!!
Ederki kostatu behar zait horixe. Bizitza guztian orratz puta bat ikusi ez eta orain guztiak datoz batera. Drenajearen hodia oraindik barruan dago eta inutil nauka. Denborarako daukat zoritxarrez...