Track&Fieldeko markak guztion artean hobetu

Sortzailea Aju, 2007ko Irailaren 24a, 02:18:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Aspaldion MAMEko jokoetan nabil, joko mitikoetan, Squash, Gals Panic S2 (txisterik ez, adiktiboa da  :pla :xD), Biometalical, Kabuki Klash... Eta azken egunotan Track &Field eta Hyper Sportsera engantxatu naiz.

Ezagutzen duzue Track & Field? Joko HAU da. Herriko tabernaren batean edo fijo izan duzuela noizbait.

Aspaldion jo ta su gabiltza honekin eta bere bigarren zatiarekin ni ta nire lagunak. Guztion artean egindako markak egitea  bururatu zait. Marka dexente dauzkat eginda jada, horregatik, neuk igoko dut oinarri bezala igoko den partida.

Bihar emuladorea, Track & Field jokoa eta partida igoko ditut. Baten batek markaren bat hobetzen badu, jar dezala partida hobetua denok jarrai dezagun horrekin.

Hyper Sports ez dut igoko ze jokoko aukeretan aukera bat dago "Run like hell" edo holako zeozer, eta botoiari eman eta horrela edukita hatzamarra jaso gabe, topera kargatzen du abiadura berak bakarrik asike horrek ez du balio  :xD Pena da, jokoa izorratu du, bestela bestea ere igoko nuen, gainera joko hobea da  :undecidedd Gu mandoekin ibiltzen gara, eta lagun baten bere mandorako aukera hori dauka jarrita, 99%an ziur nago nahi gabe jarri zuela, hasieran berak ere ez zekien; gero bai, ta flipatzen geunden aber nola egiten zuen, porro bat erretzen ta abiadura topera kargatu  :xD :xD :xD

Irudiko markak egin dituen tipoa pajak egiten hil zen, a mi ke no me jodan, besoa gogortuta daukat 2 ordu ibilita (dardara ta guzti (ez pentsatu txarto  :xD)) ta holako onak ezin dira egin, honek emuladorea trukatu du beste Run like hell batekin.

Gomendio bat, mandoren bat badaukazue jokoetarako, erabili; teklatuarekin ez dut uste gauza asko egin daitekeenik. Astebetera aspertuta egongo zarete jokoarekin, ba?a bueno, bizi pixkat eman behar zaio foroari.

Emuladorea, jokoa eta partidaren dauzkan RARaren linka

Aju

Lehen posteko azken-azkenean jarri dut linka.

Artxiboa deskonprimitu behar duzue. Escritorioan uzten baduzue, jokoa prest dago kargatzeko, ba?a beste nonbait uzten baduzue, Options+Directoriesera joan, eta agertuko den leihoan Browse eman, ondoren aukeratu Mame karpetaren barruan dagoen roms karpeta, eta eskaneo bat egingo du jokoaren bila, nahiko luzea da 6700 joko dauden begiratzen duelako.

Botoiak konfiguratzeko tabuladoreari eman eta bigarren aukerak daude, nahi dituzuen botoiak jarri. P1 button 1 ta 3 abiadurarenak dira eta 2a angeluarena.

Teklatuarekin egin dut proba ta mandoaren inbidiarik gabe doa.