MAITE KUTTUNA berremititzen dabiltza!!

Sortzailea Taichisan, 2013ko Ekainaren 19a, 10:54:25

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi, aspaldi ez nuen programazioa ikusi ta ointxe bertan konturatu naiz MAITE KUTTUNA kulebroia dabiltzatela berremititzen!!
Grabatu beharrekoa da baina nik ez daukat grabatzeko modurik tdt grabagailu barik nago eta aspalditik ere.
Beste bide batez ere, GALACTIK FOOTBALL hasi direla emititzen ikusi dut eta esan zidaten 3. denboraldia bikoiztu egin zutela horain dela 6 hilabete, horregatik ere grabatzeko modukoa da guztiz ere.
Azkenik esan atento behar zaituztedala zeren, datorren astetik aurrera zihur nago ATOMIC BETTY emititzen hasiko direla eta beste telesail berri bat (ez dut izena gogoratzen), baita ere nire usteetan aspaldi emititu ez duten zinema bueltan izango da.
Ordun esaidazue mesedez zeren MAITE KUTTUNA grabatzea eta eskuratzea oso garrantsitzua da!
Esker mila guztioi!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Kaixo Taichisan:

Egunero hemendik pasatzen banaiz ere eta nire web orria eguneratuta mantentzen saiatzen ari banaiz ere (eta segitzeko asmoa daukat) orokorrean oso denbora gutxi daukat aspaldi honetan.

Horregatik grabatzeari utzi egin diot (kasu puntual batzuk kenduta) eta ezin izango dut serie bat egunero grabatu. Gainera serieak ditudan Tb. 1-eko diskoa ia beteta daukat (122 serie daude bertan).

Aurreko egunean esan nuen bezala, gordagailua izaten segiko dut eta beste Tb. 1-ko diskoan pelikula eta dokumental guztiak ditut (800 inguru) eta, bertan oraindik tokia dudanez, jasotzen segiko ditut. Behar denean ere igoko ditut.

Baina seriekin ezin dut lagundu jadanik. Akaso aspaldi grabatutakoak berremititzen badute berritzen saiatuko naiz baina gauza berririk ez.

Sentitzen dut lagun, ea beste norbait animatzen den.

Besarkada.

burrundaie

Neu ere azken aldi honetan nahiko lanpetuta nabil beste telesail bat prestatzen (Heroiak).  Hau uztaileko bigarren hamabostaldia baino lehen bukatu nahi nuke (orduan oporrak hartuko ditut eta). Gero bai, abuztuan eta ez dut arazorik beste telesailen bat nire gain hartzeko.i

baronluigi

Ni saia ninteke, baina nire TDTak MTS formatuan gordetzen du, eta tamaina horrekin ezinbestekoa da bideo bakoitza berriro kodetzea. Ez daukat horreterako denbora askorik gainera (beste gauza batzuk ere igotzea gustatzen zait).


Taichisan

Ahal duzuna egin mesedez, zeren ez dakigu noiz lor genezake berriz telesail hau emititzea... Esker mila!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!