zinema EITBn

Sortzailea Godelet, 2011ko Urriaren 30a, 21:49:02

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Godelet

Kaixo lagunok,
norbaitek al daki nola ostie jakin dezaket noiz emongo duten zinemako pelikulak EITBn? Webgune berria izugarrizko kaka bat da! Ez dute inoiz programazio osoa argitaratzen... Ze demontre gertatzen zaie hauei? Zertan ari dira, benetan EITBkoek haien/geure burua izorratzeko nahian?  :haserre:
G o d e l e t

Burrunbada

#1
Eitbn kaxkarkeria eta txapuza nagusi. Gero, zera, audientzia galtzen dutela eta LTD-ri eta ez dakit nongo ezkutuko kanpainari botatzen diete errua. Sekula ez dut ikusi hainbesteko inprobisazioa telebista publiko batean. Zaila da, benetan, okerrago egitea!!! A ze koadrilla juntatu dena! Lehengoan, beraiek jarritako jai egunean,  dokumental zoragarri bat agintzen ziguten web orrian (Deep Blue), ba azken momentuan dantza sueltoko ez dakit zenbatgarren edizioa bota zuten. Larunbat gauerako zinea jartzen zuen beren Web orri zoragarrian, baina Super nanny-ren bi emanaldirekin zigortu gintuzten azkenean. Gaurko, iganderako, itxura oneko beste dokumental bat agintzen zuten (Baleen istorioa), ba horren partez E.H-ko pintore eta eskultoreei buruzko dokumentala jarri dute. Barregarria izango litzateke EITBren egoera orokorra hain dramatikoa izango ez balitz. Zer esanik ez telesailen emanaldiekin, nahi dutenean eten eta hasi eta gero berrasi egiten dutela batere logikarik gabe... Tira zertarako jarraitu, ez du merezi gehiegi luzatzea halako kontu nabarmen batean. Tamalgarria, benetan! Portzierto, zenbat film botatzen dituzte erdaraz eta zenbat euskaraz EITBn? Berdin ziok! Beti edukiko dute eskura hirugarren regionaleko futbol partiduren bat edo Lanbada lehiaketa bat jartzeko; azken finean, euskaldun horiek edozein gauzarekin konformatzen dira eta!

Taichisan

Burrundaie, ez dut ikusi hain egoera latzik zure hitzetan inoiz eta oso ondo ikusten da zure hitzaldiagaz EITBk duen euskarari maitasuna. Gogoratzen zarete SPEED RACER eta ZALDUN ILUNA bikoiztu zirela mixerren orain dela 5 hilabete ezta? baita ere Johonny Deepen Swidney Todd eta hau bai emititu baino harrapaladan eta ezar esan gabe. Horregatik nik diot, zein bitala den gure lana, gure kudeaketa, gure abenturak material hori galdu ez dadin. Burrundaie, Godelet, ez zaitutuztet tamalez buruz buru ezagutzen baino zuen profesionaltasuna ez dauko parekorik, guk hiruron artean sekulako programazioa egingo genuke eta audientzia berreskuratu batez be euskara arloan! :evil:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!