ITZALI TELE-5

Sortzailea AKET, 2009ko Urtarrilaren 20a, 09:37:35

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

AKET

Entzunda neukan baina ez nuen zinezten, mezu hau ailegutu zait, hemen jarri dut eta norbera jakingo du zer egin.

"Telecinco telebista-kateak bat egin du ekainaren 23an 'intelektual' talde batek Madrilen aurkeztutako 'Manifiesto por la lengua com?n' delakoarekin, eta beraz, taldearen eskakizunekin; talde horretan, besteak beste, Mario Vargas Llosa, Fernando Savater edo ?lvaro Pombo daude.

Espainiako Parlamentuari zera eskatu diote: araudi bat lantzeko, lurralde osoko hizkuntza ofiziala -eta bertako hiritarrek erabil dezaketen bakarra- gaztelania izan dadin.

Telecinco da manifestuarekin bat egin duen lehen telebista katea, eta gainera, manifestu horri babesa emateko bitarteko guztiak jartzeko asmoa erakutsi du.

Haiek manifestuarekin bat egiten badute, egin dezagun guk bat huelgarekin: ez dezagun telecinco ikusi!"

jonnydbz

Nahiz eta manifestu horrekin guztiz bat ez etorri, esan beharra daukat email horrek dioena ez de la egia. Manifestu horretan ez da esaten "lurralde osoko hizkuntza ofiziala -eta bertako hiritarrek erabil dezaketen bakarra- gaztelania izan dadin", baizik eta indarrean jakin behar den bakarra gaztelania izan behar dela, eta koofizialak bultzatu behar direla, baina ezin dela inori honen ezagutza behartu.

Hauek dira, besteak beste, esaten diren gauza batzuk:
Aipatulos ciudadanos que hablan cualquiera de las lenguas co-oficiales tienen derecho a recibir educaci?n y ser atendidos por la administraci?n en ella
AipatuEn las comunidades biling?es es un deseo encomiable aspirar a que todos los ciudadanos lleguen a conocer bien la lengua co-oficial
AipatuCiertamente, el art?culo tercero, apartado 3, de la Constituci?n establece que ?las distintas modalidades ling??sticas de Espa?a son un patrimonio cultural que ser? objeto de especial respeto y protecci?n?. Nada cabe objetar a esta disposici?n tan generosa como justa, proclamada para acabar con las prohibiciones y restricciones que padec?an esas lenguas.
AipatuLas lenguas cooficiales auton?micas deben figurar en los planes de estudio de sus respectivas comunidades en diversos grados de oferta

Ez dirudi horren txarra, ezta?? Egia esateko, tranpa txiki bat egin dut, bere garaian lehen mezua idatzi zuenak bezala. Behartu nahi zaituztet manifestua irakurtzera, 3 orrialde irakurterraz baino ez dira-eta.

https://www.upyd.es/modulo-web/modules/recogida_firmas/manifiesto.pdf

Gero ez beldurtu, baina manifestua ez da nik jarri dudan bezain polita. Betikoa da, batzuetan "discriminaci?n positiva" delakoa onuragarria da, eta bestetan, kasu honetan bezala, kaltegarria omen da. Politikari bakoitzak "barriendo para casa".
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

AKET

"baizik eta indarrean jakin behar den bakarra gaztelania izan behar dela." Nik ulertzen dudan bezalaze hori euskararentzat ez da oso onuragaraia "nire ustetan" ez da ia hitzegiten eta gainera traba gehiago jartzen, eta "eta koofizialak bultzatu behar direla" nola debekatzen?.
Bakoitzak nahi duena egitea baina nik tele-5 itzalita ikusiko dut.

Aju

Basagoitik ere euskera galdu behar ez den gauza bat dela esaten du, baina gero hor ibiltzen da esaten hezkuntza bere esku jartzen denean (jaja) euskera aukera bezala jarriko duela, eta EGAren beharrizan hori kenduko duela lan mundutik. Klaro, eta orduan Bilbo bezalako lekuetan nor jarriko da euskera ikasten?. Anormal, euskera galdu behar ez dela diozu, baina proposatzen dituzun gauzen ondorioak erabat kontra doaz. Enoa ezer gehiago esatera ze tipo honi opatzen dizkiodan gauzak psikiatrakoak dira, pertsonak ere ez direla esatera limitatuko naiz.


Ondorioak begiratu behar dira, eta manifestu horrek ekarriko lituzkeenak argiak dira.

AKET

Basagoiti eta alako jendeak nahi duen bakarra euskera hiltzea da. Penagarria eta lotsagarria. Eta guk "ez denok" eta ni hasita lortzen ari garena hiltzea da kalean ez hitzegiteagatik.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: AKET  Noiz: 2009ko Urtarrilaren 20a, 12:44:38
"eta koofizialak bultzatu behar direla" nola debekatzen?
Hortara noa, manifestua nahi duzun bezain espa?olista izango da, baina ez du inon debeku hitza erabiltzen, ezta antzekorik esaten. Horregatik diot lehen mezu hori manipulatua dagoela. Propaganda politikoa baino ez da. Nik ere uste dut euskarari kalte egingo diola, baina gezurra esatea ez dut uste bide egokia denik. Israelek berdin egiten du, eta horregatik kritikatzen zaio. Manifestu hau kritikatzea oso erraza da, ez da gezurrik behar horretarako. Argi dago gazteleraren onura bakarrik bilatzen duela, ze argi dago ikastera behartzen ez denean ezagutza galtzen dela. Berdin hizkuntza gutxituekin, euskera ikastera behartzen ez bada, gutxinaka galdu egingo da.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Urtarrilaren 20a, 13:20:20
Ondorioak begiratu behar dira, eta manifestu horrek ekarriko lituzkeenak argiak dira.
Ados nago, baina zertarako gezurrak esan?? Itsu-itsuan kontra egiteko?? Honen kontra egiteko ez dago manipulaziora jo beharrik ere.

Aipamenaren egilea: AKET  Noiz: 2009ko Urtarrilaren 20a, 13:39:55
Eta guk "ez denok" eta ni hasita lortzen ari garena hiltzea da kalean ez hitzegiteagatik.
Baina hori guk bakarrik egiten dugu, manifestu horrek, egoera larriagotzera ekarriko luke. Baina hori ez da aitzakia informazioa manipulatzeko.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Nire ustez gaztelaniak ez du inongo bultzada beharrik. Naizo hontako hizkutza erabiliena izanda, besteak baino gehiago erabiltzen da, hortaz, ikasteko errazagoa dela uste dut.

AKET

""baina ez du inon debeku hitza erabiltzen""  """eta koofizialak bultzatu behar direla" nola debekatzen?""
debekatzen ni esan dut eta galdera moduan, baina hizkuntz bat jadanik irakazten dena eta ikastetxetatik kendu nahi ba dute ulertzen dut ez dutela horren beste bultzakadarik eman nahi izkiuntz koofizialari.
""Eta guk "ez denok" eta ni hasita lortzen ari garena hiltzea da kalean ez hitzegiteagatik.
Baina hori guk bakarrik egiten dugu, manifestu horrek, egoera larriagotzera ekarriko luke. Baina hori ez da aitzakia informazioa manipulatzeko.""
Hori esaten dut, guk bakarrik garela errudun, eta noski informazioa beti argi eta garbi esan behar da, tele-5 egon den manifestaldi horretan, gaztelera hizkuntz ofizial bakarra egotea nahi dute, eta bezteak bigarren moduan egotea, beztea galtzen bada ez da ezer gertatuko, euskarari eman nahi dioten bultzada bai baina jausteko.

Taichisan

Bueno, hau guztia irakurri ondoren pare bat gauza ditut esateko:

1. Espainar estatuak beti izan du helburu finkoa hizkuntza arloan, beraiek engainatu nahi dute herritarrei esanez Gaztelania ez dagoela ondo ta gero ta gende gutxiago erabiltzen duela, bater ere katalunian...ta nik esaten dut, ez politikari espainolak ,ez, hemen ez da kontua katalunian zenbat gaztelania entzuten den baizik eta galiziera, katalana, balentziarra, euskara, denak abolitzea, kentzea, fulminatzea, Francoren garaian gertatzen zan antzera gaztelania izanda hizkuntz soberanista bakarra. Ta uste dut gutxi gora behera denok gaudela ados, es mas! Euskal herri mailan ere badaude euskarari kalte asko egiten daudenek ere, politikariak barne noski, gehien bat asko hitzegiten duten instituzioak esanez euskararen bultzadaren aitzindariak direzela ta horrelako astakeriak( ta ez naz soilik EITB-z hari).
Gertatzen dena da nahi ta nahi ez espainaren zatitxo txikiak garezela bi hizkuntz ditugun autonomiak(eta txikiak garela asko entzuten zaie PPkoei esaten,"lenguas minoritarias que solo hablan unos pocos", hauek katalunian sekula ez dira egon antzaXD), eta espainaren barne gaudenez ta  hainbeste hizkuntz eukitzea asko izorratzen zaiela imigrazioa ikusita, zeren imigrante askok hasten dira euskara, galiziarra, katalana ikasten gaztelania ia tutik ere ulertu gabe, ta asko izorratzen zaie espainolei hori, ez dakit zergatik baino horrela da.

Konklusioa honen inguruan? Naiz ta demokazia fiktizio batean bizi, naiz ta PPkoak edo PSOEkoak boterean egon(berdinak dirala gainera), beti eukiko dute ikusmiran hizkuntz ko-ofizialak(ta ko-ofizialak garela esatea espainari dirua emoten dieten autonomi gehienei 2.postu batean jartzea da, de segunda bagina bezela) eta inoiz ez dute ikusiko nola hizkuntz anistasunak kultura areagotzen ta indartsuago egiten dutela, hori bai, gero badatozte andaluziarrek esanez beren "deje"-a ere hizkuntz bat dela....no jodamos...esan dut :manifa:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

"Berandu" bada ere iritzia eman nahiko nuke.

1879an, euskaldun gehienak elebakarrak ziren. Euskal Herri osoaren %52 euskal hiztuna zen eta Gipuzkoaren %96,42 adibidez. Gaur badakigu nola gauden, kopuru horietatik oso oso urrun. Espainola edo frantsesa, ordea, %100ak dakizki. Nork inposatu du zer?

Nire aholkua egunero euskaraz egitea eta euskaraz bizitzea da, izan ere, horrek bonba guztiek baino min handiagoa ematen die badakigu zeini.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik