DRAGOI BOLA GT OSOA?

Sortzailea creeper, 2009ko Urtarrilaren 26a, 15:38:23

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

creeper

Kaixo denoi!!

Nire galdera Dragoi bola GTri buruz da, zeren eta ez naiz oraintxe bertan euskadin bizitzen, ulertuta neukan ETB-k bakarrik lehenengo 40 atal eman zituela eta 24 urrengoak ez zituela eman. Egia al da hori? Serialdi osoa eman zuen edo bakarrik 40 lehenengo atalak? Baita ere jakin nahi nuke ea 100 urte ta gero Dragoi Bola GT-ko OVA eman zuen edo ez. Norbait erantzun ahal ba dit, eskertuko nioke. 

jonnydbz

Nik ez nuen ikusi, baina askotan irakurri dudanez hasiera batean ETBk 52 atal itzuli zituen eta hauek bakarrik emititu zituzten. Hala ere, ihaz edo asko jota bi urte (uste dut), azken 12 atalak emititu zituzten, eta beraz, DB GT osoa euskaraturik dago. Ajuren proiektuen artean dago DB GTren bigarren bertsio bat egitea, telesail osoa eginez. Azkenik, diozun OVA hori ez da euskaratu.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Lehendik eta behin ongi etorri gure webgunera^^

Gauza da etbk lehen 52atalak erosi zituela SUPER BAT KATEAn emititzeko, Euskalteleko plataforma digitalean.
Geroago, etb1en hasi ziren emititzen baino 52.atal horiek soilik ez zuelako Super Baten"audientziarik euki".

Geroxeago hemendik, euskal encodingsetik hasi ginen protestaka ez zegoelako eskubiderik 12 atal faltan zirela telesaila horrelan usteko. Azkenean kasu egin ziguten ta atal horiek bikoiztu ziren,baino lizentzia ta masterra gaztelaniarra zan(ta ongi ikusten da gainera, azelako nazka ;tximuzoro). Ordun 64atalak bikoiztuta daude bai, baino asko nabaritzen da non utzi zuten zeharo aldatzen bait da bikoizketa eta(pan eta chichi ezberdinak, Goten eta Oob-en ahots trukatzeak,...Xebe Atencia Satan txikirena egiten, lamentable).

Tamalez telebistako espeziala edo berezia ez zaigu heldu, filme bat bezala kontatzen baitdute lizentzietan, ordun 100 urte geroagorik ez dekogu euskaratuta.

Espero dut azalpen zehatza eman izanda, ta lasai euskal herrian ez egoteagatik, batez be gure lana bait da zuei ikusi ezin duzuena gertutik ekartzea da zuen erosotasunerako eta;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

creeper

Eskerrak erantzuna gatik. Askoz lasaiago gelditzen naiz jakiten Ajuren DBGTko etorkizuneko bertsioa osoa izango dela, naiz eta ahots dantzak eduki asken 12 kapituluetan. Dena den, suposatzen dut orain bideoa selecta visionen dvd-etatik aterako dela, ez? Irakurrita dut kalitate bikaina duela eta gainera mosketa barik.

Taichisan

Selecta baino kalitate hobeagoa daukate DVD BOX japoniarra, selektakoek baino nitidoagoak dira ta itxura hobeagoak^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Egingo dut, bai. Asteazken eta ostegunean Arturo erregea bukatu nahi dut, eta One Piecerekin egunean jarri, eta horren ondoren datorrena GT izango dela ziur izan.