Euskal Herria - Catalunya

Sortzailea getxoztarra, 2007ko Abenduaren 27a, 21:15:13

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Nire ustez San Mames berriarekin alderatuta estadio hori txiki gelditzen dela...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

#16
Zelaia uste dot Allianz arena zela, San Mames Barria egiteko eredutzat hartu zana.

Llorente Iru?ean jaiota dago: http://www.athletic-club.net/acc/home.asp?a=1&b=250&equipo=1&jug=571&idi=1

Esan dezakezue: Klaro, Athleticek jokalariak euskalduntzearren edozer ipiniko dau bere webean, ba Amorebietak Venezuelar moduan figuratzen dau, asike hor daukazue denak non jaio diren jarrita tranparik gabe, onerako eta txarrerako.

Orbaizena ya ez nago konforme, niretzako ya ez da sekula berdina izango eta Mu?oz dezente hobea da... ba?a klaro, detalle itsusia da bere karrera guztia hemen eman duen jokalaria (Liverpooleko eskaintzari uko egindakoa da) kalera botatzea orain ez delako hain ona... baina klaro, gero hori taldearen jokoan igartzen da. Nitzako taldearen onena begiratu behar da ta ez badago ondo, ba beste bat ipini, ezin gara ibili horrela, ikusi nola gabiltzan azken urteotan.

San Mames Barria ez da iritsiko 60000 pertsonako aforora, asike hain handia ez da izango. Aunke gaur egungo San Mames ere argazkietan kriston handia ikusten da eta ez da hain handia

EDIT: Wikipedian begiratu eta Allianz Arena 69900 ikuslekoa da, San Mames txikiagoa izango zan. Allianz arenaren argazki bat:

barraplaust

Niri egia esan berdin dit F. Llorente nongoa den, niretzako euskalduna da, baina hala ere ez luke jokatu behar, badaudelako bera baino hobeak direnak, Diaz de Zerio kasu. Eta Etxeberria bera ere bere onenak emanda dago, horien bien ordez hobeak badaudelakoan nago ni (eta ez pentsa Etxeberena Errealetik alde egin zuelako denik!  :xD :xD). Beste gauzatxo bat, Garrido nongoa da ba? Ez nuen uste euskalduna zenik... Ta azkenik, esan behar dut nik lotsa sentitzen nuela De Pedro ( :kexa) euskal selekzioko jokalari onenetakoa zela ikustean, hark bai ez zuela merezi, benetan gogoz jokatu behar dutenak hartu behar dira, eta ez gaizki ez geratzeagatik doazenak. De Pedro Errealeko onenetakoa izango zen, baina nik beti gorroto izan dut, txarragoa izanagatik nahiago nuen Gabilondo.
Soilik herriak salba dezake herria.

Aju

Kauen, hainbeste txaparekin ahaztu zait erantzutea euskeraren kontua.

Bilbon euskera entzuteko bagaude... Ez dirudi inork egoera hori benetan aldatzeko iniziatiba hartuko duenik.

Nire ustez egoera urte asko barru hasiko da aldatzen, eta berez; jende zaharra hiltzen doan ehinean, erdaldunen %a jaisten joango da, eta bitartean ume guztiak euskeraz eskolarizatzen badira, euskal hiztunen %ekoa ere handitzen joango da. Oraingo gazteek, gero zaharren paperean egongo direnak, hala nola bada ere badakite euskeraz. Tristea da ba?a horrelaxe bakarrik ikusten dut nik euskeraz Bilbon.

Aju

Aipamenaren egilea: barraplaust  Noiz: 2007ko Abenduaren 30a, 17:13:58
Niri egia esan berdin dit F. Llorente nongoa den, niretzako euskalduna da, baina hala ere ez luke jokatu behar, badaudelako bera baino hobeak direnak, Diaz de Zerio kasu.
Hori ya beste kontu bat da, eta zurekin ados nago, nahiago dut De Cerio eraman, gogo gehiago jarriko du eta. Eta Etxeberen lekuan Susaeta, hau bai izango dela ona.

Aipamenaren egilea: barraplaust  Noiz: 2007ko Abenduaren 30a, 17:13:58
Beste gauzatxo bat, Garrido nongoa da ba? Ez nuen uste euskalduna zenik...
Irunekoa da. Jaietan nahikoa disparate entzun zituela entzuna naiz, Athleticera etortzea ondo legokeela esan zuelako :xD

darko

Hainbesteko estadioa zeinen diruarekin egingo da ba?

Nik uste nuen Arsenicumek esna bezala Llorente errioxarra zela, toki batzutan hala jartzen duelako. Ez dakit, azkenean hemengoa bada bale. Orain duda jarri zait, Amorebieta noiz etorri zen Bilbora? Baina lehen ere esan dut ez dela Athleticekoa delako:

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Abenduaren 30a, 13:28:06Eta berdin da zein taldetakoa den, lotsagarria da bere garaian De Pedro zen bezalaxe.
Eta berdin De Paularekin edo Lorenekin edo edozeinekin. Euskal herritar izateko arauak hemengoa izatea edo hemen bizitzea dira, baina ez talde batek fitxatu zaituelako hemen bizitzea (bestela Nihat ere hala litzateke). Eta euskaldun hitzak euskaraduna esan nahi du Aju, horretarako euskara jakin behar da.

Euskarari buruz ez dakit ba... Atzo gure ondokoak eta atzekoak (eta sartu aurretik ondoan zain egondakoak) gazteak ziren, baina euskara auzoan. Kanta asko ere erdaraz... Ea gauzak aldatzen dien.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Abenduaren 30a, 19:12:15
Hainbesteko estadioa zeinen diruarekin egingo da ba?
BBK, diputazioa eta Bilboko udala :whistling :xD

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Abenduaren 30a, 19:12:15
Orain duda jarri zait, Amorebieta noiz etorri zen Bilbora? Baina lehen ere esan dut ez dela Athleticekoa delako:
Gurasoak hemengoak dira, aita zestalaria zen eta Venezuelara joan zen jokatzera, eta arin etorri omen ziren, bera ere ez omen da Venezuelako ezertaz gogoratzen

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Abenduaren 30a, 19:12:15
Eta euskaldun hitzak euskaraduna esan nahi du Aju, horretarako euskara jakin behar da.
Horrela hasten bagara ez dakit nik 11ko bat ere osatuko genukeen; Ocio, Orbaiz, Yeste, Llorente, Lafuente, Pu?al, Mendieta, Krutxaga, Urzaiz, Almunia ta Raul Garcia ezingo ziren konbokatu, eta ya begiratzen hasten bagara zeintzuk erabiltzen duten euskera eguneroko bizitzan, ken ditzagun Arteta, Del Horno, etab. Horra ere ez gara iritsiko.

darko

Et, nik ez dut esan euskaldunek bakarrik jokatu behar dutela. "Euskaldun izateko arauak esplikatu" galderari erantzun diot, baina selekzioan jokatzeko euskal herritarra izan behar da. Euskalduna eta euskal herritarra ez direla gauza berdina esan nahi nuen, besterik ez.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik